Letras Web

Maitasun bailitzan

Idi Bihotz

5 acessos

Gure ezpainek ezti hutsa bezala
errugabeki elkar laztantzen zutenean
ta beriak eztaltzen gintuen
ilargi betearena genuen babes bakarra.
Esaidazu laztana, ba ote zen maitasuna?
Nirekin oroitzen zinela
iluntasunean esaten zenidanean
nire eskua zurean korapilatua
izerditan zegoen gorputza ikutzean
ta nire barnean zinduzkadanean, ba ote zen maitasuna?
Zugan barean, nigan ekaitza, biok noraezean
bidean, maitasuna bailitzan,
gure gorputz larrutsak, gauerantz
Gorputzen hizkera ez jakin arren
gure begiek dena ulertzen zuten
ederrak izan ziren momentuak
non "maite zaitut" batek zuen pizten sugarra
ta sexuaren grina odolean izanda,
ba ote zen maitasuna?

Top Letras de Idi Bihotz

  1. Marierrauskin
  2. Negarraren amorrua
  3. Aurrez aurre
  4. Tiberio
  5. Arantza odoleztatuak
  6. Odola sutan
  7. Zoramena
  8. Infinitum est
  9. Gaur goizean
  10. Askatasunaren oihartzuna